Hasiera/Kirol taldea

Kirol taldea

Aspace Álava Kirol Elkarteak aisialdiko eta hastapeneko kirola eta lehiaketa-kirola sustatzen ditu.

Kirol modalitateak
Aspace Araba Kirol Taldeak

Boccia

Taktika eta trebetasuna uztartzen dituen kirol egokitua da. Banaka, bikoteka edo taldeka jokatzen da areto angeluzuzen batean. Jokalariek pilota zuritik ahalik hurbilenera botatzen dituzte euren bolak, aldi berean euren arerioenak urruntzen saiatzen direlarik, zehaztasun eta estrategia elkartzen dituen ariketa batez.

Jokalari, bikote edo talde bakoitzak sei bola ditu txanda bakoitzean, eta pilota zuritik hurbilen geratzen den bolaren jabeak irabazten du.

Lehiaketa kirolariek duten ezgaitasun mailaren arabera egituratzen da:

  • BC1 kirolariak: Zangoei, besoei eta enborrari eragiten dieten eta, oro har, gurpil-aulki elektriko batean ibiliz muga larriak dituzten jokalariak. Laguntzaile baten laguntzarekin lehia daitezke.
  • BC2 kirolariak: BC1eko jokalarien aldean enborretan eta besoetan funtzio hobea duten jokalariak. Bola laguntzarik gabe botatzeko gai dira.
  • BC3 kirolariak: Muga esanguratsuak dituzte enborren eta oinen eginkizunetan, eta ez dute enborraren gaineko kontrolik edo kontrol eskasa dute. Bola botatzeko aldapa bat edo kanaleta bat erabiltzen uzten zaie, eta laguntzaile baten laguntza dute horretarako.
  • BC4 kirolariak: Koordinaziorako beste ezgaitasun mota bat duten jokalariak. Bola laguntzarik gabe bota dezakete.

Igeriketa

Igeriketa egokituan lau estilo erabiltzen dira: librea, braza, bizkarra eta tximeleta, eta banakako edo txandakako probetan aritzen dira.

Lehia guztiak 50 metroko igerileku batean egiten dira eta igerilariek hiru posizioetan abia daitezke: irteera-plataforman zutik, irteera-plataforman eserita, edo uretan sartuta.

Lehiaketa kirolariek duten ezgaitasun mailaren arabera egituratzen da, boccian bezala:

S1etik S10era bitarteko mailek ezgaitasun fisikoa edo garuneko paralisia dutenak biltzen dituzte, S1 mailako igerilariak izanik kalte gehien dutenak eta S10 mailakoak kalte gutxien dutenak.

Horietatik kanpo, S11 maila igerilari itsuei erreserbatuta dago, S12 eta S13 mailak, ikusmen-ezgaitasuna duten pertsonentzat da eta S14 maila, berriz, ezgaitasun intelektuala dutenentzat.

ASPACE ARABA Kirol Klubean izena emateko formularioa

Gure kirol klubean parte hartu nahi baduzu, mesedez bete formulario hau.

OHAR GARRANTZITSUA

Urtarrilean lehiaketak hasten direnean fakturatuko da kuota. Kirolari bakoitzak Gasteiztik kanpoko lehiaketetan joan-etorriek eragindako gastuei dagokienez egin behar duen ordainketa lehiaketa egiten den unean ordainduko da.







    NOTA IMPORTANTE:

    La cuota se facturará cuando empiecen las competiciones en el mes de Enero. El pago que debe de realizar cada deportista referente a los gastos por desplazamientos en las competiciones fuera de Vitoria-Gasteiz, se abonarán en el momento de la competición correspondiente

    Egin zaitez boluntario

    Eskerrik asko garun-paralisia eta antzeko asaldurak dituzten pertsonekin duzun konpromisoagatik. Boluntarioek balio handia dute ASPACE ARABArentzat; besteak beste, ezinbesteko baliabidea dira aisialdiko eta kiroleko hala nola udako gure jarduerak burutu ahal izateko.

    DOHAINTZAK

    ASPACErekin kolaboratu dezakezu unean-unean inolako konpromisorik gabe

    KIROL TALDEA

    Ezagutu gure kirol taldearen aukerak.

    AKTUALITATEA

    Ezagutu ASPACEren jarduera eta albiste guztiak eta hartu parte nahi duzunean.