Hasiera / ASPACE Araba

ASPACE Araba

35 urte baino gehiago aldea egiten, jakinik jende ezberdina dela mundu honek behar duena

Nor gara?

ASPACE ARABA da Garun-paralisia eta Antzeko Asaldurak dituzten Pertsonen Arabako Elkartea. 1989an sortu zen kolektiboaren eskubideak defendatzeko eta beharrei erantzuteko sentsibilizatutako familia-talde baten eskutik.

Gaur egun, gure misioa Garun-paralisia eta Antzeko Asaldurak dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea jarraitzen du izaten ,euren gizarteratzean laguntzeko eta familiei bizi-ziklo osoan akonpainatzeko.

Nori laguntzen diogu?

Gure jarduerak pertsonei, beren familiei eta, oro har, herritarrei zuzentzen dira, zerbitzuen kalitatea zainduz eta kolektiboak aukera-berdintasunerako duen eskubidea defendatuz.

Garun-paralisia da ezgaitasun kausarik ohikoena haurrengan. 500 pertsonetatik batek garun-paralisia du.

Zer da garuneko paralisia?

Garuneko paralisia entzefaloan den lesio baten ondorio da, nerbio-sistema garatzen dagoenean gertatzen da eta askotariko kalteak sortzen ditu giharren tonuan, jarreran eta mugimenduan, haurraren garapena eragozten duelarik.

Egin zaitez boluntario

Eskerrik asko garun-paralisia eta antzeko asaldurak dituzten pertsonekin duzun konpromisoagatik. Boluntarioek balio handia dute ASPACE ARABArentzat; besteak beste, ezinbesteko baliabidea dira aisialdiko eta kiroleko hala nola udako gure jarduerak burutu ahal izateko.

DOHAINTZAK

ASPACErekin kolaboratu dezakezu unean-unean inolako konpromisorik gabe

KIROL TALDEA

Ezagutu gure kirol taldearen aukerak.

AKTUALITATEA

Ezagutu ASPACEren jarduera eta albiste guztiak eta hartu parte nahi duzunean.

Política de privacidad

Política de privacidad