Hasiera/Kirol taldea
Kirol taldea
Aspace Álava Kirol Elkarteak aisialdiko eta hastapeneko kirola eta lehiaketa-kirola sustatzen ditu.
Kirol modalitateak
Aspace Araba Kirol Taldeak
Boccia
Taktika eta trebetasuna uztartzen dituen kirol egokitua da. Banaka, bikoteka edo taldeka jokatzen da areto angeluzuzen batean. Jokalariek pilota zuritik ahalik hurbilenera botatzen dituzte euren bolak, aldi berean euren arerioenak urruntzen saiatzen direlarik, zehaztasun eta estrategia elkartzen dituen ariketa batez.
Jokalari, bikote edo talde bakoitzak sei bola ditu txanda bakoitzean, eta pilota zuritik hurbilen geratzen den bolaren jabeak irabazten du.
Lehiaketa kirolariek duten ezgaitasun mailaren arabera egituratzen da:
- BC1 kirolariak: Zangoei, besoei eta enborrari eragiten dieten eta, oro har, gurpil-aulki elektriko batean ibiliz muga larriak dituzten jokalariak. Laguntzaile baten laguntzarekin lehia daitezke.
- BC2 kirolariak: BC1eko jokalarien aldean enborretan eta besoetan funtzio hobea duten jokalariak. Bola laguntzarik gabe botatzeko gai dira.
- BC3 kirolariak: Muga esanguratsuak dituzte enborren eta oinen eginkizunetan, eta ez dute enborraren gaineko kontrolik edo kontrol eskasa dute. Bola botatzeko aldapa bat edo kanaleta bat erabiltzen uzten zaie, eta laguntzaile baten laguntza dute horretarako.
- BC4 kirolariak: Koordinaziorako beste ezgaitasun mota bat duten jokalariak. Bola laguntzarik gabe bota dezakete.
Igeriketa
Igeriketa egokituan lau estilo erabiltzen dira: librea, braza, bizkarra eta tximeleta, eta banakako edo txandakako probetan aritzen dira.
Lehia guztiak 50 metroko igerileku batean egiten dira eta igerilariek hiru posizioetan abia daitezke: irteera-plataforman zutik, irteera-plataforman eserita, edo uretan sartuta.
Lehiaketa kirolariek duten ezgaitasun mailaren arabera egituratzen da, boccian bezala:
S1etik S10era bitarteko mailek ezgaitasun fisikoa edo garuneko paralisia dutenak biltzen dituzte, S1 mailako igerilariak izanik kalte gehien dutenak eta S10 mailakoak kalte gutxien dutenak.
Horietatik kanpo, S11 maila igerilari itsuei erreserbatuta dago, S12 eta S13 mailak, ikusmen-ezgaitasuna duten pertsonentzat da eta S14 maila, berriz, ezgaitasun intelektuala dutenentzat.
ASPACE ARABA Kirol Klubean izena emateko formularioa
Gure kirol klubean parte hartu nahi baduzu, mesedez bete formulario hau.
Egin zaitez boluntario
DOHAINTZAK
ASPACErekin kolaboratu dezakezu unean-unean inolako konpromisorik gabe
KIROL TALDEA
Ezagutu gure kirol taldearen aukerak.
AKTUALITATEA
Ezagutu ASPACEren jarduera eta albiste guztiak eta hartu parte nahi duzunean.